: (+34) 943 76 10 78 amaiaurcelay@comercialurcelay.com

Kalitatea

Erabateko kalitatea. Produktuen eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko kalitate-kontrolaren eta kalitate-ziurtapenaren batura da, gure ustez, erabateko kalitatea.

Bezeroaren beharrak eta itxaropenak erabat asetzea da gure helburua. Horretarako, etengabeko hobekuntza-prozesuak garatzen ditugu, erakunde osoaren parte-hartzearekin eta hornitzaileen inplikazioarekin. 

Era berean, gure giza taldeak esperientzia eta ezagutza handia du produktuari buruz, eta, horri esker, bermatu egin dezakegu bezeroak bere kalitate-eskakizunen arabera jasoko dituela gure produktuak.

Kalitate-politika

COMERCIAL URCELAY S.A. enpresaren politika da gure bezeroen itxaropenak eta beharrak asetzea, kalitate handia ezarriz eta mantenduz gure produktu eta zerbitzuetan. 

Laburbilduz, COMERCIAL URCELAY S.A. enpresaren kalitate-politikak printzipio hauek ditu oinarri:

1.-  Bezeroa da gure enpresaren funtsezko elementua eta izateko arrazoia. Hortaz, haren beharrak eta iritziak ezagutzea funtsezkoa da guretzat. Horrela bakarrik utz dezakegu pozik.

2.-  Enpresaren aktiborik baliotsuena langileak dira. Hori dela eta, zuzendaritzaren eginkizuna da bakoitzaren lanari dagokion garrantzia ematea eta langile guztien parte-hartzea sustatzea.

3.-  Etengabeko hobekuntza da, arlo guztietan, bizirauteko berme bakarra. Gure helburua da akatsak murriztea, horiek sortzen dituzten kausak kenduz eta prebentzio-eskemak sartuz. Horregatik, kalitatearen kontzeptu modernoak aplikatuko dizkiogu gure kudeaketa guztiari. Gure helburua zero akats izatea da.

4.-  Gure hornitzaileen laguntza nahitaezkoa da bezeroaren beharrak asetzeko. Izan ere, hornitzaileen ekarpena funtsezkoa da gaurko eta biharko merkatuetan arrakasta lortzeko. Hori dela eta, haiekiko jarrerak zintzotasun eta argitasun osokoa izan behar du beti, eta espezifikazioak betetzeko exijitu behar diegu.

5.-  Gure kalitatea neurtzeko, kontuan hartuko dugu ea baldintzak eta espezifikazioak betetzen diren, baita negozioaren alderdi guzti-guztietan gure bezeroen itxaropenak gainditzen ditugun ere. Helburu hori lortuz gero, lidergoa ziurtatuko dugu bikaintasunerako bidean.